EPE Correos
Joan den 2020ko azaroaren 20an, probintzien araberako plazak eta Correosen oposizioan lan-kontratu mugagabeko langile finko gisa parte hartzeko epeak argitaratu ziren IV. lanbide-taldean (langile operatiboak).
Prozesu horretan izena emateko, modu telematikoan baino ezin da egin, Correos-eko webguneak eskaintzen duen formularioaren bidez.
Web orriaren bidez inprimakian sartzeko, www.correos.com; orri nagusiko menuan, Personas y Talento>Convocatorias públicas de empleo>Ingreso de personal laboral fijo
Eskaerak egiteko epea 2020ko abenduaren 2an amaituko da.
ELAn uste dugu eskaintza hori guztiz urria dela. Bulegoetako plantillak gutxituz doaz etengabe, eta sektore horretako behin-behinekotasuna oso zabalduta dago.
Premiazkoa da, beraz, Correoseko enpleguaren prekaritatea ezabatzea; eta horretarako, beharrezkoa da lanpostu guztiak egonkortzea, oraingo langile guztien enplegua bermatzeko prozesu egokiak erabiliz. 3.381 lanpostuko eskaintza horren barruan estatu osoko postuak daude. Correosen oposizioak estatu-esparrukoak dira, eta orokorrak; baina plazak probintziaka banatzen dira, lanaldi osoko eta partzialeko postuak barne. Hortaz, deialdiaren hautaketa-prozesuak probintzia bakoitzari egokituko zaizkio, esleituriko plazen arabera.
Euskal Herriko probintzietan honela banatuko dira plazak:
- Araba: 58
-
Banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna) 18.
-
Banaketa-atala, oinez (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna) 13.
-
Sailkapen-agentea (CTA Jundiz). Lanaldi osoan: 20. Lanaldi partzialean: 0.
-
Bezeroentzako arreta (bulegoak). Lanaldi osoan: 2. Lanaldi partzialean: 5.
- Bizkaia:119
-
Banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna) 35
-
Banaketa-atala, oinez (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna) 43
-
Bezeroentzako arreta (bulegoak). Lanaldi osoan: 6. Lanaldi partzialean: 35.
- Gipuzkoa: 85
-
Banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna) 38.
-
Banaketa-atala, oinez (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna)11.
-
Bezeroentzako arreta (bulegoak). Lanaldi osoan: 2. Lanaldi partzialean: 10.
- Nafarroa: 54
-
Banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna) 38.
-
Banaketa-atala, oinez (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna)11.
-
Bezeroentzako arreta (bulegoak). Lanaldi osoan 2. Lanaldi partzialean 3.
EPEan izena emateko, interesdunek on-line bete behar dute inprimakia. Correosen web-orrian dago, eta izena emateko epea 2019ko irailaren 30etik urriaren 10era doa, biak barne.
Inprimakia betetzerakoan interesdunek lau lanpostu hautatu ahal izango dituzte gehienez, probintzia bakar batekoak, eta hurrengo atal hauetakoak:
-
1 banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna).
-
2 banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna).
-
Sailkapen-agentea.
-
Bezeroentzako arreta.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko ordaindu beharreko tasa, partaideek hautatu dituzten lanpostuen araberakoa izango da. On-line eskariak aurkezteko epe beraren barruan egin beharko da ordainketa. Hona hemen tasen zenbatekoak:
-
Banaketa eta Sailkapen/agentea probetarako: 11,65 €.
-
Bezeroentzako Arreta probarako: 11,65 €.
1. Gai-zerrenda
Gure afiliatuen prestakuntza erraztearren, ELAk deskontu bat adostu du bi argitaletxerekin oposizioetarako gaitegietan. Beraz, ELAko afiliatuek %30eko deskontua izango dute CEPen kasuan, eta %25eko deskontua MADen. Bi argitaletxe horiek CORREOSen EPErako argitaratuko dituzten gaitegi guztietan aplikatuko dira esandako deskontuak.
Jarraian dituzu CEP eta MAD argitaletxeek momentuz argitaratu dituzten gai-zerrendak eta dagozkien prezioak.
Oharra: Saiatu gara argitaletxeak gaitegi ezberdinak euskaraz ere argitara zitzan, baina ezinezkoa izan da denbora arazo eta arrazoi ekonomikoak medio.
Gai zerrendak ELAren bidez eskatzeko baldintzak:
-
Afiliatua izatea.
-
Izen-ematea eta eskaera ELAren web-orrialdearen bidez egitea.
-
Gai-zerrendak etxera bidaliko dira jasotzean ordainduz
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:
-
Iruñea: Iturralde y Suit z/g (10. zenbaki aurrean); Telf.: 948 00 79 30.
-
Bilbo: Alameda urkijo Kalea 19,Telf.: 944 10 25 93
-
Donostia: Udaneta kalea z/g, Telf.: 943 46 34 84
-
Gasteiz: Jundizeko industria poligonoa, Telf.: 945 14 62 45