Correoseko 2023 EPE deialdirako ikastaroa

  

1. Ikastaroak

Correosek, lehiaketa publikora aterako dituen plazak zehazten dituen finkatze-lehiaketaren oinarrien bigarren fasea argitaratu du. 7.757 plazetatik 723 Hego Euskal Herriarentzat izango dira.

ELAk bere kezka agertu nahi du eskainitako lanaldi partzialeko plaza kopuru handiagatik. Nabarmentzekoa da eskainitako lanaldi partzialeko 251 plazetatik 119 bezero arretan izango direla.

Azken urteetan, Correosek prekarizatu egin ditu Correoseko langileak, eta lanaldi partzialeko behin-behineko kontratuak ezarri ditu, batez ere leihatilako langileen kasuan.

Estabilizazio legearekin, egoera konpontzeko aukera izan du, oposizio-lehiaketa baten bidez kalitatezko enplegua eskainiz, baina nahiago izan dute prekarietatearen bidetik jarraitu.

Plazen banaketa Hego Euskal Herrian:

-Araba: 95

  • Bezeroarentzako arreta: Lanaldi partziala 11, lanaldi osoa 2
    Sailkapen-agentea: Lanaldi partziala 12, lanaldi osoa 37
    Motordun banaketa: Lanaldi partziala 6, lanaldi osoa 23
    Oinezko banaketa: Lanaldi partziala 0, lanaldi osoa 4

-Gipuzkoa: 177

  • Bezeroarentzako arreta: Lanaldi partziala 27, lanaldi osoa 6
    Sailkapen-agentea: Lanaldi partziala 24, lanaldi osoa 7
    Motordun banaketa: Lanaldi partziala 13, lanaldi osoa 80
    Oinezko banaketa: Lanaldi partziala 2, lanaldi osoa 18

-Bizkaia: 300

  • Bezeroarentzako arreta: Lanaldi partziala 58, lanaldi osoa 16.
    Sailkapen-agentea: Lanaldi partziala 31, lanaldi osoa 25.
    Motordun banaketa: Lanaldi partziala 7, lanaldi osoa 116.
    Oinezko banaketa: Lanaldi partziala 0, lanaldi osoa 47.

-Nafarroa: 151

  • Bezeroarentzako arreta: Lanaldi partziala 23, lanaldi osoa 4.
    Sailkapen-agentea: Lanaldi partziala 28, lanaldi osoa 6.
    Motordun banaketa: Lanaldi partziala 9, lanaldi osoa 73.
    Oinezko banaketa: Lanaldi partziala 0, lanaldi osoa 8.

* Azterketa maiatzaren 7an izango da, oraindik erabakitzeke dagoen ordutegi batean, eta bi zatitan banatatuko da. Alde batetik banaketa/sailkapen agentea eta bestetik bezero arreta.

* 15,65 euroko tasak ordaindu behar dituguaurkeztu ahal dugun azterketa bakoitzeko.

* Oposizioetarako gai-zerrenda errazago aztertzeko, akordio batera iritsi gara MAD argitaletxearekin. Prestakuntza-ikastaroak5 liburu ditu, zati psikoteknikoa paperean eta online testak eta eduki gehiago dituen prestakuntza-plataformarako sarbidea. Ikastaroaren prezioa159 eurokoa da, baina ELAko afiliatuentzat 125 eurokoa izango da. Deskontu hori izateko, beharrezkoa da ELAko afiliatua izatea eta ondorengo eskaera estekarenbidez egitea:

Afiliazio lotura

 

Gai-zerrenden informazioa

Behin erosita, liburuak etxera iritsiko zaizkizue.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Iruñea: Iturralde eta Suit z/g (10. zenbakiaren aurrean): Telef: 948 00 79 30
Bilbo: Urkixo zumarkalea 19: Telef: 944 10 25 93
Donostia: Urdaneta kalea 7: Telef: 943 46 34 84
Gasteiz: Jundizko industria poligonoa: Telef: 945 14 62 45