EPE Donostiako Udaleko administrariak 2021

2021ean Donostiako Udalean administrari lanetan aritzeko EPEa izango da. Aurrekoetan egin dugun moduan, ELAren lokaletan ikastaroak antolatuko ditugu gure afiliatuei formakuntza didaktikoa eskaintzeko (2020ko uztailaren 23ko BOG 139 Znbk-aren gaitegi orokorra).

2. Ikastaroak (beteta dagoeneko)

Ohar garrantzitsua: ikastaroan izen eman dezaketen gehienezko pertsona kopurura heldu gara. COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, parte hartzaileen kopurua mugatu behar izan dugu, gehien jota 70 lagun izateko. Dagoeneko 70 pertsonek eman dute izena. 

Lekua: Donostia.

Datak eta ordutegia:

Urtarrila: 30.

Otsaila: 6, 13, 20 eta 27.

Ordutegia: 08:30 a 14:30.

Ikastaro bakoitzak 30 ordu presentzial izango ditu eta norberaren laneko .

  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei orduko kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
  • Ikastaroaren prezioa apuntatzen den jendearen araberakoa (90€ /70 ikasle maximoa– 120€/50 ikasle minimoa) izango da pertsonako.
  • Izena emateko epea: 2021/01/18tik 2021/01/26ra edo 70 plazak bete arte. 

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren webgunean izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Donostia: Udaletxeko ELAko sekzio sindikala. Kontaktua: 943481251 edo 943483500 (Hauek dira luzapenak: 9433, 9434, 9435, 9441)
  • Helbide elektronikoa: udala_ELA@donostia.eus