EPE Ertzaintza 2018

Ertzaintzako XXVII promozioko EPEa prestatzeko bigarren ikastaro bat antolatu du ELAk Bilboko egoitzan. Jarraian, ikastaroan izena emateko aukera izango duzu (Izena emateko estekan klik eginda, afiliatu eta gai-zerrenda deskargatzeko aukera izango duzu).


1. Ikastaroa

Ikastaroan izena eman (Izena emateko estekan klik eginda, afiliatu eta gai-zerrenda deskargatzeko aukera izango duzu).

Lekua: Bilbo (ELAren egoitzan).

Datak eta ordutegia:

  • Ikastaroaren hasiera data: 2019ko urtarrilaren 14tik 24ra, 09:30etatik 13:00etara, ELAren Bilboko egoitzan (Barrainkua Kalea, 13).
  • * Ikastaro hau aurrera eramango da gutxieneko talde bat osatzen bada.

  • Ikastaroak 28,35 ordu presentzial izango ditu.

  • Ikastaroan parte hartzen dutenei 28,35 orduko kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
  • Ikastaroaren prezioa 50€ izango da pertsonako.
  • Izen-emate epea irekita. 

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Iruñea: Iturralde y Suit z/g (10. zenbaki aurrean). Telf.: 948 00 79 94
  • Bilbo: Barrainkua, 13. Telf.: 944 037 778
  • Donostia: Kontsulatua, 8. Telf.: 943 005 034
  • Gasteiz: Manuel Iradier, 25-behea. Telf.: 945 15 80 76