EPE Gasteizko Udala
Gasteizko Udalean C1 taldeko zenbait lanpostu betetzeko LEP bat dago martxan. Jakinarazten dizuegu ikastaroak on-line egiteko izena emateko epea ireki dela. Bata deitutako plaza guztietarako balio duen zati orokorrarena da (1-11 gaiak), eta bestea, berriz, administrazio-kategoriako zati espezifikoarena (1-11 gaiak eta 14-16 gaiak). Ikastaro bakoitzeko inskripzio bat egin behar da, eta NANaren aurrealdea eta atzealdea fotokopiatuta erantsi.
Izena emateko epea: apirilaren 9ra arte.
* Eskainitako plazak (190) baino jende gehiago apuntatzen bada , afiliatuen aintzinekotasunari lehentasuna emango zaio. Gainontzekoak poltsan geratuko dira, ikastaroan zehar bajak gertatuz gero.
ZATI OROKORRA: PLAZA GUZTIETARAKO BALIOKO DUEN PRESTAKUNTZA IKASTAROA (kostua: 40 €).
Parte orokorra on-line ikastaroa (40 ordu):
Datak: Apirilaren 12tik apirilaren 22ra arte eta Maiatzaren 3tik 13ra arte.
Ordutegia: 17: 30etatik 20: 00era. Astelehenetik ostegunera.
ZATI ESPEZIFIKOA: ADMINISTRAZIOAREN EPE-a PRESTATZEKO IKASTAROA (kostua: 40 €).
On-line ikastaroa, zati berezia (30 ordu).
Datak: Maiatzaren 17tik ekainaren 3ra.