EPE Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa (2023)
EAEn irakasleen artean 13.000 behin-behineko (ordezko) daude lanean ikasturtez ikasturte sistematikoki. Sektore publiko osoan errepikatzen den behin-behinekotasun maila hau onartezin hau gure gobernuen erabaki politikoen ondorio da. Izan ere, plaza kopuru nahiko gabeko oposaketak deitu ditu urteetan zehar eta azken hamarkadan erreposizio tasen mugak ontzat eman ditu Estatuko aurrekontu legeei bere babesa eta bozka emanez.
ELAtik urteak daramatzagu behin-behinekotasuna %6ra jeisteko helburuz salbuespenezko kontsolidazio prozesu bermatzaileen negoziaketa Euskal Herrian ematearen aldeko borrokan; honen eredu da, 2021eko apirilaren 22an EAEko sektore publiko osoan egin genuen greba.
Gure borrokak hainbat fruitu eman baditu ere, hezkuntzako irakasleen kasuan ez gaude inondik inora gustatuko litzaigukeen kontsolidazio prozesuen aurrean: Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernutik ezartzen diren mugak eta prozesuak ontzat eman ditu, oinarrizko legedia izanaren aitzakipean. Argi dago, behin-behinekotasuna mantentzeko apostu garbia egiten duela oraingoan ere gure gobernuak, eskeitzen dituen plaza murritzak eta prozesuak kontuan hartuta.
Soilik langile eta lanpostu publikoak kontsolidatuz lortuko dugu urtean behin-behineko izatera kondenatuta egon diren irakasleen enplegua zein egun hezkuntza sistema publikoan sartzen diren irakasle gazteen enplegua ere bermatzea.
Hala ere, hainbat afiliatuk horrela eskatuta, aurrekoetan egin dugun moduan, ELAren lokaletan ikastaroak antolatuko ditugu gure afiliatuentzat Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko, eta MAD editorialarekin harremanetan jarri gara gai-zerrenda edo temarioak eskuratzeko afiliatuek erraztasunak eta %30eko beherapena izan dezazuen.
1. Gai-zerrenda
- Gaitegiak eskatu
- Gaitegiak kontsultatu:
- Gaitegia: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
- Gaitegia: Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa
2. Ikastaroak
Laburpena:
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako programazio didaktikoaren prestakuntzan laguntzeko ikastaroak antolatu ditugu Manu-Robles Arangiz Institutua Fundazioa eta UNEDekin batera Bilbo, Donosti eta Gasteizen.
Lekua: Bilbo (ELAren egoitzan); Donostia (EASO politeknikoan), Gasteizen (Elurreta eraikinean, UPV/EHU).
Datak eta ordutegia:
1. txanda Bilbo
Larunbat goizetan, 9:00etatik 14:00tara
Urtarrilak 14
Urtarrilak 28
Otsailak 18
Martxoak 11
Maiatzak 6
1.txanda Donostia
Larunbat goizetan, 9:30etatik 14:30tara
Urtarrilak 14
Urtarrilak 28
Otsailak 11
Otsailak 25
Martxoak 11
2. txanda Bilbo
Larunbat goizetan, 9:00etatik 14:00tara
Urtarrilak 21
Otsailak 11
Martxoak 4
Martxoak 18
Maiatzak 13
2. txanda Donosti
Larunbat goizetan, 9:30etatik 14:30tara
Urtarrilak 21
Otsailak 4
Otsailak 18
Martxoak 4
Martxoak 18
• 1. txanda Gasteiz
Asteazken arratsaldetan, 16:30tatik 20:30tara
Urtarrilak 11
Urtarrilak 25
Otsailak 8
Otsailak 22
Martxoak 15
Martxoak 22
Ikastaro bakoitzak 25 ordu presentzial izango ditu, norberaren lanaz gain (5 ordu).
- Ikastaroetan parte hartzen dutenei 30 orduko kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
- Ikastaroaren prezioa 50€ izango da pertsonako.
- Izen-emateko azken eguna urtarrilaren 10a izango da (baina ikastaroak lehenago bete daitezke)
Izena emateko baldintzak:
- Afiliatua izatea.
- ELAren webgunean izena ematea.
- Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:
- Bilbo: Barrainkua, 13. Telf.: 944 03 77 86.
- Donostia: Kontsulatua, 8. Telf.: 943 00 50 23.
- Gasteiz: Manuel Iradier, 25-behea. Telf.: 945 15 43 67.
Gai zerrenda:
PDF fitxategia (editorialak bidalitako gai-zerrenda, elebitan eta ELAren prezioa sartuta).
PDFa sortu eta dokumentu honekin batera atxikituta bidali