EPE Irakaskuntza EAE 2020

* Ohar garrantzitsua: 

Coronavirusa dela eta hartu beharreko prebentzio neurriak direla medio, hilabete honetarako aurreikusita zeuden EPE ikastaroetako saioak bertan behera utziko ditugu.
Hala izanik, Martxoak 14ean Bilbon egitekoa zena eta Martxoak 28rako Donostian antolatuta zegoen saioak ez dira egingo.
 
Hauek errekuperatzeko aukera dugunean jakinaraziko zaizue.

 

----------------

Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako EAEko EPEak prestatzeko Programazio eta Unitate Didaktikoari buruzko ikastaroa (Irakaskuntza 2020)

Aurtengoan ere, afiliatuen eskariz, ELA-n gure konpromisoa berritu dugu eta EPE prozesu hauetan parte hartuko duten afiliatuei behar adina laguntza eskaini nahi diegu. Horregatik, besteak beste, programazioa eta unitate didaktikoa prestatzen laguntzeko ikastaro desberdinak antolatu ditugu, bai Bigarren Hezkuntzarako eta baita Lanbide heziketarako ere. 

Ikastaroetan izena eman

* Bilboko bigarren txandarako zein Lanbide Heziketarako ikastaroetako izen emateak itxita dude dagoeneko.

Lehen saioak oposaketa baten programaketaren azalpen teorikora eta jarraian Unitate Didaktikoaren azalpen teorikora bideratuko dira. Azken saioetan teorian azaldutakoa praktikara eramango da, adibideak azalduz eta sortzen diren zalantzei erantzuna emanez. Ahozko praktikaldirako prestaketa ere izango da.

Bestalde, beste urteetan egin izan dugun bezala, pare bat argitaletxerekin harremanetan jarri gara afiliatuek gaitegiak eskuratzeko erraztasuna izan dezaten eta prezioetan ere beherapena izan dezaten.

Datak:

  • Oraindik Eusko Jaurlaritzak ez du deialdia onartu ezta argitaratu ere.

  • Hautagai moduan izena eman eta merezimenduak aurkezteko epea: Deialdia argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean.

  • Programazio Didaktikoa aurkezteko epea: Ziurrenik Maiatzean (zehazteke).

  • Oposizio aldiko frogak: Ekainetik aurrera (ebazpen berezia argitaratuko da frogen lekua eta datak zehaztuz).

EPE deialdiaren inguruko hausnarketa: 

Oraindik zehaztasunik ez badugu ere, jakin badakigu, deialdi berri honek ere ez diola behar bezala erantzungo erroko arazoari, hau da, ez duela behin-behinekotasun tasa behar adina murriztuko. Izan ere, gogoratu behar dugu Jaurlaritzak 2017-2020 legealdirako aurreikusi zituen 5000 plazatatik soilik 1900 liratekeela behin-behinekotasunaren jaitsieran eragina izango luketenak eta, beraz, ELA-k proposatu moduan behin-behinekotasuna %6ra jaistetik oso urrun geratzen dela proposamena.

Askotan defendatu dugun moduan, Hezkuntza Publikoak egun bizi duen ez ohiko egoera larri honek ez ohiko neurriak behar ditu. Horregatik, inoiz baino behar handiagoz, ezinbestekoa da sindikatuokin negoziaturiko EPE masiboak aurrera eraman eta aldi berean kontsolidazio prozesuei ekitea.

Hortaz gain, ez dugu ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren muturreko ratioen politikaren ondorioz ere, lanpostuak sortu behar direna honetan, hauek suntsitzeko erabakia hartu duela eta erabaki horrek enpleguan dakartzan arazoez gain, hezkuntza prozesuaren garapenean ere arazo larriak dakartzala.

ELArentzat beraz, Hezkuntza Sailak mahai gainean jarritako proposamena ez da inolaz ere nahikoa eta ondorioz, bide horretan guk tinko jarraituko dugu egun Hezkuntza Publikoan ditugun erronkei aurre egiteko baliabideak eskatuz eta baita lanpostuen egonkortasunaren aldeko borrokan ere.

Guzti hau esanda, aurtengoan ere, afiliatuen eskariz, ELA-n gure konpromisoa berritu eta EPE prozesu hauetan parte hartuko duten afiliatuei behar adina laguntza eskaini nahi diegu. Horregatik, besteak beste, programazioa eta unitate didaktikoa prestatzen laguntzeko ikastaro desberdinak antolatu ditugu, bai Bigarren Hezkuntzarako eta baita Lanbide heziketarako ere.

Jarraian aukera duzu honakoa egiteko: ikastaroei buruzko informazioa kontsultatu eta ikastaroetan izena eman.

Ikastaroei buruzko informazioa:

  • DBH eta Lanbide Heziketako Programazio Didaktiko eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko ikastaroak dira hauek eta Manu-Robles Arangiz Fundazioa zein UNEDekin batera antolatzen ditugu.
  • Guztira 6 ikastaro izango dira hasiera batean. Horietatik 5 DBH-ko Programazio eta Unitate didaktikoa prestatzen laguntzeko ikastaroak izango dira eta EAE-ko hiru hiriburuetan gauzatuko dira. 6 garrena , berriz, Lanbide Heziketara zuzendutakoa izango da eta Eibarren gauzatuko da. Eskari nahikoa balego, bai Bilbon eta baita Donostian ere 3. txanda bat egiteko aukera izango genuke.

  • Bestalde, gaitegia ere webgunean eskuragarri egongo da afiliatuta dagoen ororentzat eta materiala erosi nahi izatekotan, hau ere webgunearen bitartez eskatu ahal izango da %30eko deskontua aplikatuko delarik.

  • Ziurtagiria kudeatu ahal izateko ezinbestekoa da ikastaro egunean NAN-aren 2 fotokopia entregatzea. Eskatutako epean entregatzen ez bada, ezingo da ziurtagiria kudeatu.

  • ELA-k UNED-ekin duen akordioa dela eta, ikastaroa burutzeagatik ziurtagiria lortuko da, beti ere lehen 4 saio teorikoetatik gutxienez 3tan parte hartzen bada. Lehen eguneko asistentzia ezinbestekoa izango da.

  • Ikastaro bakoitza, beraz, honela banatuko da: guztira 5 saio izango dira. Lehenengo laurak teorikoak izango dira eta azkena ahozko praktikaldia prestatzeko erabiliko da.

  • Ikastaro bakoitzaren iraupena 34 ordukoa izango da. Horietatik 25 ordu presentzialak izango dira eta gainerakoak norbanako lanetara zuzenduak.

  • Izen ematerakoan lurralde eta txanda zehatza aukeratu beharko da eta behin izen emandakoan ezingo da lurralde arteko edo txanda arteko aldaketarik burutu.

  • Ikastaroak afiliatuta dauden pertsonentzat soilik izango dira.

  • Afiliatua ez bazara, eta ikastaroan izen eman nahi baduzu, kontuan izan afiliazioaren kudeaketak egun batzuk iraun ditzakeela.

  • Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da eta kopuru horren ordainketa ikastaroa hasi aurretik egin beharko da.

Ikastaro guztietan izen emateko epea irekita dago dagoeneko!

Kontuan izan plazak amaitu orduko itxiko direla izen emateak.

* Bilboko bigarren txandarako zein Lanbide Heziketarako ikastaroetako izen emateak itxita dude dagoeneko. Bestelakoan, azken egunak honakoak izango dira:

  • Gasteiz: azaroak 14.
  • Donostia 1 txanda: azaroak 28.
  • Donostia 2 txanda: abenduak 18.
  • Eibar: urtarrilak 23.
  • Bilbo 1 txanda: urtarrilak 8.
  • Bilbo 2 txanda: urtarrilak 15.

 

1. Ikastaroak

Ikastaroei buruzko informazioa kontsultatu

Fase definitiboari buruzko informazioa kontsultatu

Ikastaroetan izena eman

Ikastaroen egunak eta orduak:

A) DBHko Programazio eta Unitate Didaktikoaren prestakuntzarako ikastaroak:

NON: Bilbon (1 txanda). Ekonomia eta enpresa fakultatea. Elkano atala

NOIZ: Larunbat goizetan (9:00-14:00)

  • Urtarrilak 11

  • Urtarrilak 25

  • Otsailak 8

  • Otsailak 22

  • Martxoak 7 (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa)

NON: Bilbon (2.txanda). Ekonomia eta enpresa fakultatea. Elkano atala.

* Bilboko bigarren txandarako zein Lanbide Heziketarako ikastaroetako izen emateak itxita dude dagoeneko

NOIZ: Larunbat goizetan (9:00-14:00)

  • Urtarrilak 18.

  • Otsailak 1.

  • Otsailak 15.

  • Otsailak 29.

  • Martxoak 14 (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa).

NON: Gasteizen. EHU-ko aularioan.

NOIZ: Larunbat goizetan (09:00-14:00).

  • Azaroak 16.
  • Azaroak 30.
  • Abenduak 14.
  • Urtarrilak 11.
  • Zehazteke (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa)

NON: Donostian (1 txanda). Easo Politeknikoan.

  • NOIZ: Larunbat goizetan (9:30-14:30)
  • Azaroak 30
  • Urtarrilak 11
  • Urtarrilak 25
  • Otsailak 8
  • Martxoak 28 (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa)

NON: Donostian (2.txanda). Easo Politeknikoan.

  • NOIZ: Larunbat goizetan (9:30-14:30).
  • Abenduak 21.
  • Urtarrilak 18.
  • Otsailak 1.
  • Otsailak 15.
  • Apirilak 4 (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa).

B) Lanbide Heziketako Programazio eta Unitate Didaktikoaren prestakuntzarako ikastaroak:

Bilboko bigarren txandarako zein Lanbide Heziketarako ikastaroetako izen emateak itxita dude dagoeneko.

NON: Eibarren. Armeria eskola

NOIZ: Larunbat goizetan (9:00-14:00).

  • Otsailak 8

  • Otsailak 15

  • Otsailak 22

  • Otsailak 29 (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa).

2. Gai-zerrenda

Gaitegiak eskatu

CEP argitaletxearen materiala:

Bidalketa gastuak: 4,75 euro. 50 eurotik gorako gastua eginez gero bidalketa gasturik ez da izango.

MAD argitaletxearen materiala eskatzekotan:

Bidalketa gastuak: 5 euro. 90 eurotik gorako gastua eginez gero bidalketa gasturik ez da izango.

3. Autobusak

Afiliatuentzat autobusak antolatuko ditugu azterketetara joateko.

4. Zalantzak eta beste

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiagorako deitu gure egoitzetara edo zuzenean kontakta dezakezu honako pertsonekin:

ARABA: Estibaliz Martín estimartin@ela.eus

BIZKAIN: Noemi Hernandez nhernandez@ela.eus

GIPUZKOAN: Mikel Ros mros@ela.eus