EPE Irakaskuntza Nafarroa Haur eta Lehen Hezkuntza 2022

ELAk jakinarazi nahi du Nafarroako 2021/2022 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzan behin betiko EPE lanpostu eskaintza egingo dela (euskara plazak – gaztelania plazak).

Hau da Nafarroako 2021/2022 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzan behin betiko EPE lanpostuen eskaintza (euskara plazak – gaztelania plazak).

 

Espezialitatea - Especialidad Euskara Castellano
Haur Hezkuntza - Educación Infantil 19 33
Lehen Hezkuntza - Educación Primaria 68 180
Ingelesa - Inglés 12 0
Pedagogia Terapeutikoa 0 82
Entzumena eta Hizkuntza 9 35
Euskara - Vascuence modelo A 13 -

Ikasturte honetan %37-ra igo da behin-behinekotasuna Hezkuntzan. Igoera honek langileen prekarietatea egonkortzea dakar ondorio, eta iragarritako EPEak interinitate tasa jaisteko oso eskasak dira nolanahi ere . Nafarroako sindikatuekin negoziatutako EPE masiboak behar dira ezinbestean, orain arte egin denaren kontrakoa, Espainiak agindu duena besterik ez du egin gobernuak, gure beharretatik oso urrun alegia.

ELAk, hezkuntza publikoak gaur dauzkan erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideez hornitzeko eta lanpostuak egonkortzeko lanean tinko jarraituko du.

Beste batzuetan bezala, afiliazioari laguntzeko asmoz, ikastaro bat antolatu dugu Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko, eta jada hainbat argitaletxeekin harremanetan gaude gaitegiak eskuratzeko, horrela, afiliatuek erraztasunak eta %30eko beherapena izan dezaten.

Jarraian aukera duzu honakoak egiteko: ikastaroen inguruko informazioa kontsultatu eta ikastaroetan izena eman. 

 

1. Gai-zerrenda


2. Ikastaroak

Ikastaroan izena eman

Ikastaroaren inguruko informazioa:

Manu-Robles Arangiz Fundazioarekin eta UNEDekin batera Programazio Didaktikoa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko ikastaro bat antolatu dugu ELAn. Ikastaroa euskaraz emango da.

Lekua: Iruñean ELA Sindikatuan (Iturralde y Suit z/g, 31004).

Iraupena: 30 orduko ikastaroa da. 20 ordu presentzialak eta 10 norbanako lana egiteko.

Datak:

    • Azaroak13 eta 20.

    • Abenduak 11, 15, 18.

Ordutegia: 10:00-14:00 (lehen egunean 9:30etatik 14:00tara). Asteazkenean 17:00tatik 21:00era.

Oharrak:

  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei 30 orduko kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.

  • Ikastaroaren prezioa 108 € izango da pertsonako.

  • Izen-emate epea azaroaren 1etik azaroaren 12ra.

  • Ikastaroa euskaraz izango da.

Ikastaroan izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea

  • ELAren webgunean izena ematea.

  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Iruñea: Iturralde y Suit z/g (10. zenbaki aurrean). Telf.: 948 00 79 94.

  •