EPE Irakaskuntza Nafarroa 2020
Nafarroako Gobernuak Irakaskuntzan 2020rako egingo duen EPEa Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza Eskola Ofizialerako. ELAk ikastaroa prestatu du EPEa prestatzeko (Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania).
Hau da Nafarroako 2019-20 ikasturterako Ikasketa Ertainetako behin betiko EPE lanpostu eskaintza:
- Filosofia (7 euskara – 10 gaztelania) Latin (0-5).
- Lengua castellana y literatura (17– 48).
- Geografia – Historia (22– 24).
- Matematika (26– 55).
- Fisika – Kimika (15– 23).
- Biologia – Geologia (15– 15).
- Marrazketa / Dibujo (8– 18).
- Frantsesa / Francés (7– 10).
- Ingelesa / Inglés (27– 49).
- Gorputz Hezkuntza / Educación Física (18– 23).
- Orientazioa / Orientación (16– 27).
- Teknologia (10– 9).
- Euskal Hizkuntza eta Literatura (33–0).
- Administración de empresas (0–11).
- Formación y orientación laboral (0– 20).
- Hostelería y Turismo (0– 6).
- Informática (0– 8).
- Intervención Sociocomunitaria (5– 8).
- Organización y Gestión Comercial (0– 9).
- Organización y Proyectos de Fabricación Mecánica (0– 14).
- Sistemas Electrotécnicos y Automáticos (0– 9).
- Mecanizado y Mantenimiento de Máquinas (0– 6).
- Operaciones de Producción Agraria (0– 5).
- Procesos de Producción Agraria (0- 6).
- Procedimientos Sanitarios y Asistenciales (0– 6).
- Servicios a la Comunidad (0– 5).
- Sistemas y Aplicaciones Informáticas (0– 5).
Ikasturte honetan ikasketa ertainetako irakaskuntza saioak murrizteagatik eman den kontratazio igoera eta EPEaren ondoren bete gabe gelditu diren plazak kontuan hartuta %37-ra igo da behin-behinekotasuna Hezkuntzan. Igoera honek langileen prekarietatea egonkortzea dakar ondorio, eta iragarritako EPEak interinitate tasa jaisteko oso eskasak dira nolanahi ere . Nafarroako sindikatuekin negoziatutako EPE masiboak behar dira ezinbestean, orain arte egin denaren kontrakoa, Espainiak agindu duena besterik ez du egin gobernuak, gure beharretatik oso urrun alegia. ELAk, hezkuntza publikoak gaur dauzkan erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideez hornitzeko eta lanpostuak egonkortzeko lanean tinko jarraituko du.
Beste batzuetan bezala, afiliazioari laguntzeko asmoz, ikastaro bat antolatu dugu Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko, eta jada hainbat argitaletxeekin harremanetan gaude gaitegiak eskuratzeko, horrela, afiliatuek erraztasunak eta %30eko beherapena izan dezaten
Jarraian aukera duzu honakoak egiteko: gai-zerrendak deskargatu, ikastaroen informazioa kontsultatu eta ikastaroetan izena eman.
1. Gai-zerrenda
2. Ikastaroa (Gaztelaniaz izango da)
Laburpena:
- Manu-Robles Arangiz Institutua Fundazioa eta UNEDekin batera Programazio Didaktikoa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko ikastaro bat antolatu dugu.
Lekua: Iruñean, Iwer Eraikina, Marcelo Celayeta Etorbidea 75.
Iraupena: 30 orduko ikastaroa da. 20 ordu presentzialak eta 10 norbanako lana egiteko.
Datak (ikastaroak euskaraz izango dira):
- Urtarrilak 11, 18 eta 25.
- Otsailak 1 eta 8.
Ordutegia: 10:00-14:00 (lehen egunean 9:30etatik 14:00tara).
Oharrak:
- Ikastaroetan parte hartzen dutenei 30 orduko kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko, gutxienez, saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
- Ikastaroaren prezioa 80€ izango da pertsonako.
- Izen-emate epea abenduaren 1etik urtarrilaren 10 arte.
-
* Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Ikastaroan izena emateko baldintzak:
- Afiliatua izatea (afiliatua ez bazara, afiliatzeko epea abenduaren 1etik urtarrilaren 10 arte).
- ELAren webgunean izena ematea (abenduaren 1etik urtarrilaren 10 arte).
- Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:
- Iruñea: Iturralde y Suit z/g (10. zenbaki aurrean). Telf.: 948 00 79 94.