OPE OSAKIDETZA 20 + 21 + 22 + E

Osakidetzak martxan jarri du 20 + 21 + 22 + E EPEa.

ELAtik, honako tresnak jarri ditugu martxan afiliatuek EPEa prestatu dezaten:

IKASTAROAK:

  • Gai zerrenda osoa prestatzeko ikastaroak eskainiko dira: Administraria, Administrari Laguntzailea, Zelaria, Erizain Laguntzailea eta Zerbitzuetako Langilea. Online ikastaroak izango dira. Gaiak aurrez grabatuta daude, eta aldez aurretik finkatutako egutegi baten arabera emango dira. Egutegi horrek ordutegi malgutasuna ahalbidetuko du. Prestaketa-testak egiteko aukera egongo da. Testak eskainiko dira ere galdera-sortaren zatia prestatzeko.

  • Prezioa: 

        • Erizain Laguntzailea: 270 euro.

        • Inskripzioaren itxiera: 2023/05/22
        • Ikastaroaren hasiera: 2023/06/05
        • Administraria: 250 euro.

        • Inskripzioaren itxiera: 2023/06/05
        • Ikastaroaren hasiera: 2023/06/19
        • Administrari Laguntzailea: 175 euro.

        • Inskripzioaren itxiera: 2023/06/19
        • Ikastaroaren hasiera: 2023/07/03
        • Zerbitzuetako Langilea: 130 euro.

        • Inskripzioaren itxiera: 2023/06/26
        • Ikastaroaren hasiera:  2023/07/10
        •  Zelaria: 120 euro.

        • Inskripzioaren itxiera: 2023/07/03
        • Ikastaroaren hasiera: 2023/07/17

 

 

GALDERA BATERIA:

Dakizuenez, deialdiaren oinarrien arabera, kategoria bakoitzeko gai-zerrendaren zati bat, Osakidetzak publiko egin dituen galdera-sortaren araberakoa izango da.


Prestakuntza errazteko, ELAk bateriaren erantzunak eskainiko dizkie afiliatuei.


Afiliatua bazara, egin ezazu behar duzun bateriaren eskaera eta posta elektroniko batean jasoko dituzu bateria eta haren erantzunak.

Email bat bidaliko da baiztapenarekin eta beste email bat pdf-ko fitxategiarekin


Jakiteko ze bateria eskatu behar duzun, eta zeintzuk diren ekibalentziak,
klikatu hemen.

GAITEGIAK:

Gaitegiak eta galdera bateriak eskaera egiteko, klikatu hemen

ELAREN GAITEGIAK:

 

OHARRA

 

Uztailaren 27ko 12:00ak baino geroago eskatzen diren gaitegiak ez dira irailaren 1a arte bankutik kobratuko eta, beraz, irailaren 4tik aurrera emango dira.

 

Deialdi honetarako, ELAren honako gaitegi hauek prestatu ditugu, jadanik eskuragarri daudenak:

  • Zelarien gai-zerrenda osoa, administrari laguntzaileen gai-zerrenda osoa eta administrarien gai-zerrenda osoa. Prezioa 20 eurokoa da kasu guztietan (bateriara doazen gaiak ez dira sartzen). Gai-zerrendak eguneratuta daude deialdiaren oinarriak argitaratu diren datara.

 

Eskaera eta ordainketa: ELAren webgunearen bidez egingo da eskaera, eta afiliazio kuota kobratzen den kontu korrontean kobratuko da.

Non jaso: gai-zerrendak ez dira etxera bidaliko, honako leku eta ordutegietan jasoko dira, ordainagiria aurkeztu ondoren.

  • BILBO: ELAko lokala, Barrainkua kalea, 13. Astelehen eta asteazkenetan, 9.30tatik, 13.30ak arte.

  • DONOSTIA: ELAko lokala, Kontsulatu kalea, 8. Azteazkenetan 9.30tatik 13.30ak arte

  • GASTEIZ: ELAko lokala, Manuel Iradier kalea, 25. Astelehen eta asteartetan eta 9.30etatik, 13.30ak arte.

CEP Y MAD EDITORIALEN GAITEGIAK:

Aurreko deialdietan bezala, ELAko afiliazioak deskontu batekin eskuratu ahal izango ditu CEP eta MAD argitaletxeek kategoria bakoitzerako argitaratzen dituzten gai-zerrendak.


Eskaera ELAren webgunearen bidez egingo da eta paketea jasotzerakoan egingo da ordainketa. Bidalketa-gastuak eskaeraren zenbatekoaren araberakoak izango dira.

Gaitegiak ikusteko klikatu hemen:

             Temarios CEP

Informazio gehiago:

EDITORIAL CEP:

Tlf: 951 178 802

Poste elektronikoa: info@editorialcep.com

EDITORIAL MAD:

Telf: 954784411

Posta elektronikoa: colectivosmad@7editores.com