EPE OSASUNBIDEA TUDELA 2025

Tuteran ikastaroa antolatu dugu 2025eko EZOTen Lan Eskaintza Publikoaren azterketa prestatzeko:

Ikastaroetan izena eman 

Ikastaroa 2024ko irailaren 30ean Nafarroako Buletin Ofizialeko 198. zenbakian argitaratu zen. Azterketa 2025eko apirilaren 12an izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategian (Av. Cataluña s/n).

212 lanpostu lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia onartu da. 

Ikastaroa 2 astekoa izango da, 2025eko martxoaren 24an hasi eta urte bereko apirilaren 4 arte, astelehenetik ostiralera eta 16:00tatik 20:00 arte.

Ikastaroan %80ko asistentzia duenak, UNEDek balidatutako titulu ofiziala eskuratu ahal izango du. 

Gainera, hainbat editorialekin harremanetan gaude gaitegiak lortzeko afiliatuek erraztasunak eta beherapenak izan ditzaten. 

Ikastaroak

Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikarien (EZOT) EPEa prestatzeko ikastaroa antolatu dugu Tuteran Manu-Robles Arangiz Institutua Fundazioa eta UNEDekin batera. 

Ikastaroetan izena eman

Lekua: Tuterako zentro zibikoak.

Datak eta ordutegia:

Txanda bakarra astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara hurrengo egunetan:

Martxoak 24, 25, 26, 27, 28 eta 31.

Apirilak 1, 2, 3 eta 4.

Ikastaroa 40 ordukoa izango da eta akreditazio ofiziala izango du.

  • Parte-hartzaileei asistentzia-ziurtagiri bat emango zaie, UNEDek egiaztatutako ordu-kredituaren baliokidea. Ziurtagiria jasotzeko, gutxienez saioen % 80an parte hartu beharko da, eta ezinbestekoa izango da lehenengo saiora joatea.
  • Ikastaroaren prezioa 120€koa izango da.
  • Izena emateko epea: 2025/03/14 arte.

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko:

  • Tutera: Fernando Remacha kalea 4, 1a (PK:31.500) / 948026202/688866824.
  • Iruñea: Iturralde y Suit z/g (31.004)). Telf.: 948 00 79 94/ 688766486.

Ez bazaude afiliatuta, esteka honetan inskribatu ahal izango zara.