EPE TCAE Nafar Gobernua 2019

Programazio didaktikoaren prestakuntzan laguntzeko ikastaroak antolatu ditugu Manu-Robles Arangiz Institutua Fundazioa eta UNEDekin batera Iruñean.

Hainbat afiliatuk horrela eskatuta, eta aurrekoetan egin dugun moduan, EPEA prestatzeko ikastaroa antolatu dugu. Ildo beretik, jada hainbat editorialekin harremanetan gaude afiliatuek erraztasunak eta %30eko beherapena izan dezaten gai-zerrenda edo temarioak eskuratzeko orduan. Kontsultatu hemen MAD editorialeko prezioak.

Jarraian aukera duzu honakoa egiteko: ikastaroetan izena eman


1. Ikastaroak

Egin klik hemen ikastaroetan izena emateko

Lekua:

Marcelo Celayeta 75, Iruña.

Datak eta ordutegia:

  • Urria: 23, 25, 28, 30.

    Azaroa:4, 6, 8, 11, 13, 15, 19, 20, 21, 26, 27, 28.

    Abendua: 10, 11, 12, 17, 18, 19.

    Urtarrila: 8, 9, 14, 15.

Ikastaro bakoitzak 52 ordu presentzial izango ditu.

  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
  • Ikastaroaren prezioa 90€ izango da pertsonako.
  • Izen-emate epea: 2019-09-16 arte.

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Iturralde y Suit z/g (10. zenbaki aurrean). Telf.: 948 00 79 94.