EPE bateratua Udaltzaingoa 2019
Dagoeneko publikatu dira 2019ko Udaltzaingoko EPE bateratua erregulatuko duten oinarriak.
- 270 lanpostu dira, 36 udalerritakoak.
- Gaur hasita IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK dago. Oinarrietan esaten du nola egin.
- Azterketa Ekainaren bigarren hamabostaldirako aurrikusten da.
- Froga fisikoak uztailetan aurrikusten dira. (gaitegia eta psikoteknikoa)
- Irailean elkarrizketa eta meritu fasea.
- Urrian, lanpostuak esleituko dira
- Azaroaren 4an aurrikusten da ikastaroaren hasiera.
ELAtik GAITEGIA prest daukagu jada. Ikastaroak antolatu nahian gabiltza.
Edozein afiliatuk deskargatu dezake HEMEN gaitegia.
EPEa prestatzeko ELAk *afiliatuentzako ikastaroak antolatu ditu Donostian eta Bilbon.
Egunak: Maiatzak 27, 28, 29 eta 30. Ekainak 3, 4, 5 eta 6
Ordutegia: 15:30etatik 19:00etara.
28 ordu guztira.
Lekua: Donostiako ELAko egoitzan (Consulado kalea, 8). Bilbon: DYAko egoitzan (Alameda San Mamés 33)
Prezioa: 50 euro.
Izena emateko azken eguna: Maiatzak 22. Plaza mugatuak dira.
Oharra: Gutxienez 30 izen emate beharko dira kurtsoa aurrera ateratzeko.
* Ikastaroak ELAko afiliatuentzako dira. Afiliaturik ez bazaude, jarri kontaktuan ELAko egoitzekin edo web orrialdean afiliazio fitxa bete dezakezu. www.ela.eus