EPE Ur Partzuergoa 2019

ELA-Ur Partzuergoan aspalditxotik saiatu izan gara behin-behineko lanpostuak finkatzen eta egonkortzen. Azkenean EPE prozesu bat hastea lortu dugu, hainbat kategoriatako ehun bat plaza ahalik eta modurik gardenenean betetzeko.

Hori horrela, orain dela zenbait aste zerrenda bat argitaratu da, kategoria bakoitzeko behin-behingoz onartu diren hautagaiak jakitera emanez. Oposizioaren lehen azterketak, guk jakin ahal izan dugunez, 2019ko azaroaren 18 eta 27 bitartean izango dira.

ELAko afiliatuek izan dezaketen edozein zalantza argitzeko edo informazio emateko, zuen esanetara izango gaituzue ELAren Bilboko egoitzan (5. solairuan) urriaren 16 eta 23an eta azaroaren 5ean, 09:30etatik 11:30ak arte. Bestela, harremanetan jarri zaitezkete gurekin posta elektronikoz, hurrengo helbide honetara mezu bat bidaliz: ssela@consorciodeaguas.eus. Zuen izen-abizenak eta NAN adierazi eta handik gutxira erantzungo dizuegu.