2025eko ZELADOREEN EPEa prestatzeko ikastaroa Tuteran

Tuteran ikastaro bat antolatu dugu 2025erako Osasunbideko Zeladoreen Lan Eskaintza Publikoa prestatzeko. 2024ko irailaren 30eko 198. zenbakiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako gai-zerrendaren prestakuntza didaktikoa da (D mailako 60 plaza konbokatu dira Osasunbidean).

Ikastaroa EPEko gai-zerrendaren arabera landuko da eta azterketako gai bakoitza jorratuko da. Aurreko deialdietan bezala, ELA sindikatuko afiliatuek deskontua izango dute CEP eta MAD argitaletxeek argitaratzen dituzten gaitegietan.

Azterketa 2025eko otsailaren 1ean izanen da 11:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelan.

Jarraian, ikastaroetan izena emateko aukera izango duzu.

1. Ikastaroak

Ikastaroetan izena ematea (Izena emateko epea: 2025 urtarrilaren 10 arte)

Lekua: Tuterako Lourdes Gizarte Etxea

Data eta ordua: 2025eko urtarrilaren 20tik 24ra, 16:15etik 20:15era.

Ikastaroa 20 ordukoa izango da, akreditazio ofizialarekin.

  • Parte-hartzaileei asistentzia-ziurtagiri bat emango zaie, UNEDek egiaztatutako ordu-kredituaren baliokidea. Ziurtagiria jasotzeko, gutxienez saioen % 80an parte hartu beharko da, eta ezinbestekoa izango da lehenengo saiora joatea.

  • Ikastaroaren prezioa 60€koa izango da.

  • Izena emateko epea: 2025/01/10era arte.

Ikastaroetan izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.

  • ELAren web orriaren bidez izena ematea.

  • Ikastaroaren zenbatekoa hasi aurretik ordaintzea.

Edozein zalantza edo informazio osagarrirako:

- Tutera: Fernando Remacha kalea 4, 1a (PK:31.500) / 948026202/68866824

Ez bazaude afiliatuta, honako esteka honetan inskribatu ahal izango zara