Eusko Jaurlaritzako 2022ko oposaketak
Eusko Jaurlaritzak 2022ko egonkortze-prozesuetan eskainiko dituzten plaza kopurua, argitaratu zuen maiatzaren 30ean, hau da, eskala eta kategoria guztietatik aterako diren plazen kopurua. Guztira, Administrazio Orokorrean 3.684 plaza daude prozesu desberdinetan.
Eskala eta kategoria horietarako oinarriak 2022ko abenduaren 31n argitaratuko dira. Hala ere, maiatzaren 23an lau eskala hauen oinarriak argitaratu ziren: laguntzaileak, administrari laguntzaileak, administrariak eta erizainak. Gainontzeko eskalak 2022 bukaera baino lehen argitaratuko dira.
Prozesu horietan izena emateko epea ekainaren 22ra artekoa da. Inskripzioa egiteko, erregistro-esteka hemen: Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) - Euskadiko Administrazio Orokorra.
ELAk Administrazio Autonomoari buruz argitaratzen duen informazioa bidaltzea nahi baduzu, hemen erregistra zaitezke.
Estabilizazio eskaintza honetan bi PROZESU MODALITATE egongo dira:
- MERITU-LEHIAKETAKO PROZESUAK (salbuespenezko prozesuak). Azterketarik gabe, merituak baloratuz ebatziko da.
- LEHIAKETA-OPOSIZIO PROZESUAK (prozesu bereziak). Azterketak egin beharko dira. Argitaratutako lehenengo lau eskalen azterketa datak: irailaren 17an eta 18an, BECen.
NOLAKOAK IZANGO DIRA AZTERKETAK?
Azterketa-proba bi zatitan banatuko da;
- A ZATIA.- Galdera-sorta. Euskadi.eus enplegu publikoaren atarian argitaratuko dira. Oraingoz:
- 500 item laguntzako langileentzat
- 700 item A, B eta C taldeentzat, erantzuteko aukerekin. Erantzuteko aukerak emango dira, baina erantzun zuzenak zeintzuk diren ez. ELAk bateria horien erantzunak emango dizkie bere afiliatuei.
- B ZATIA.- Test erako galderak izango dira, lanpostuaren zereginekin lotutako kasu teoriko-praktiko bati edo gehiagori buruz.
Azterketak 120 puntu balioko du. 80 puntu galdera-sortak eta 40 B zatiak. Gainditzeko, bi aldeen artean 60 puntu atera behar dira guztira. Emandako erantzun okerrek erantzun egoki baten balioaren herena zigortzen dute.
ELAk, bere afiliatuei EPE honen prestakuntza errazteko, hainbat modulu eskeiniko dizkie. Modulu horietan test-azterketaren simulagailu bat eta zati teoriko-praktikoa prestatzeko online ikastaroak sartzen dira.
- Test bidezko azterketaren simulazioa: parte-hartzaile bakoitzak galderen ausazko sekuentzia batekin benetako azterketan lortuko lukeen puntuazioa simulatu ahal izango du. Era berean, simulagailuak erantzun zuzena ematen du.
Simulazio honetako parte-hartzaileek azterketako galderen erantzun zuzenak izango dituzte, eta jakingo dute galdera-erantzun hori non dagoen kokatuta gai zerrendaren barruan.
On line tresna hau ekainaren 15etik irailaren 18ra bitartean egongo da gaituta.
- Ikastaro teoriko-praktikoa: on line ikastaroak egingo dira eskala hauetarako: laguntzako langileak, administrari laguntzaileak eta administrariak, kasu praktiko batzuen azalpenarekin.
On line bi ikastaro-talde deituko dira, bata uztailean eta bestea abuztuan.
Izena emateko epea: uztailaren 22ra arte, egun hori barne
ELAk eskainiko dituen ikastaroen kostua honako hau izango da:
-Administrari laguntzaileak: 50 €
Modulua galdera-sortako azterketen simulagailu bat izango da (ekainaren 15etik irailaren 18ra irekia) + 3 kasu praktikoko ikastaroa afiliatuek abuztuan ere errepikatu ahal izango dituzte.
Iraupena guztira: 8 ordu
- Administrariak: 50 €
Modulua galdera-sortako azterketen simulagailu bat izango da (ekainaren 15etik irailaren 18ra irekia) + 4kasu praktikoko ikastaroa afiliatuek abuztuan ere errepikatu ahal izango dituzte.
Iraupena guztira: 10ordu
- Laguntzako langileak: 50 €
Modulua galdera-sortako azterketen simulagailu bat izango da (ekainaren 15etik irailaren 18ra irekia) + 4kasu praktikoko ikastaroa afiliatuek abuztuan ere errepikatu ahal izango dituzte.
Iraupena guztira: 10ordu
- Erizaintza: 30 €
Modulua galdera-sortako azterketen simulagailu bat izango da (ekainaren 15etik irailaren 18ra irekia)
Tresna horiek eskuratzeko baldintzak:
• Afiliatua izatea.
• Izena eman eta ELAren web orriaren bidez eskatu.
• Material guztia on-line egongo da.
ELAk bere afiliatuei LEPa prestatzeko emango dizkien ikastaroetan izena eman nahi baduzu, hemen lor dezakezu
Zalantzak argitzeko, jo ezazu zure atal sindikalera:
- Bilbao: ela-bizkaia@euskadi.eus. Tel.: 944031031
- Donostia: ela-gipuzkoa@euskadi.eus. Tel.: 943023314
- Gasteiz: ela-gasteiz@euskadi.eus.Tel.: 945018024
https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa helbide elektronikoan honako hauek egongo dira:
- Kidego eta eskalatik eskura daitezkeen lanpostuei buruzko informazioa.
- Argitalpen bat, administrarien kidegoari, administrari laguntzaileen kidegoari eta laguntzako langileen taldeari dagozkien gaiak garatzen dituena.
- Argitalpen bat, A eta B taldeetako kidegoei eta eskalei dagokien gai-zerrendaren zati orokorra garatzen duena.
- Galdera-sorta bat, A eta B taldeetako kidego eta eskaletako gai-zerrendaren zati orokorrari buruzkoa, eta gainerako kidegoetako gai-zerrenda osoari buruzkoa.
ESTEKAK
Lehenengo faseko lau eskalen oinarriak
Galdera sortak:
-Administrazio laguntzaileen galdera-sorta
-Laguntzako langileen galdera-sorta (atezaina, mandataria, menpekoa, …)
-Gaitegi orokorra (A eta B taldeentzat) (Lan-kategorien eta A eta B taldeetako funtzionarien eskalen Gai-zerrendaren zati orokorreko galderak)
Gaitegiak:
-Administrari laguntzaileentzako gaiak
-Gaitegi orokorra (A eta B taldeak) (Lan-kategorien eta A eta B taldeetako funtzionarien eskalen Gai-zerrendaren zati orokorra)
-Laguntzako langileentzako gaiak (atezaina, mandataria, menpekoa, …)