18 kaleratu Urdulizko ospitaleko garbitasun zerbitzuan

2017/11/10
ELA eta LAB sindikatuok salatzen dugu Osakidetzak Urdulizeko ospitaleko garbitasun zerbitzuan izandako jarrera. Modu desegoki etakontzientean hartu dituen erabakiek, 18 langile kaleratzea suposatu du. Gertatutakoa onartezina dela iritzita, Osakidetzari eta Limpiezas Villar enpresari exijitzen diegu 18 langile hauekiko arduraz jokatzea.

Urdulizeko ospitalean 2010eko Mahai Orokorreko konpromisoa ez betetzea (etorkizunean ireki beharreko osasun zentroetako langileak publikoak izatea, azpikontratatuak beharrean) Osakidetzak erabaki zuen. ELA eta LABek hasieratik exijitu genuen langile publiko bidezko zerbitzua eskaini beharko litzatekeela eta salaketa egin genuen kontrakoa egitera zihoazela jakitean. Osakidetzak hartutako erabaki horren ondotik, 18 langile aritu dira garbitasun zerbitzua azpikontratatuta eta Limpiezas Villarren bidez eskaintzen.

Azaroaren 1ean baina Limpiezas Villarrek kontratuak eten zien langile guztiei eta beraz, 18 langileak kalean dira langabe. Enpresa azpikontratatuaren justifikazioa izan da Osakidetzarekin zuen harremana eten dela Urdulizen eta ez die langileei bestelako proposamenik luzatu. Egoera onartezina dela deritzogu. Osakidetzak berak hartutako erabaki okerrak 18 langileei ordainarazi nahi diete eta ez da inolaz bidezkoa. Horregatik, 18 langile hauen etorkizuna bermatzeko konpromisoak har ditzatela eskatzen diegu Osakidetzari eta Limpiezas Villarri.