Artea merkataritza-guneko Hollisterreko langileak greban daude zuzendaritzak iragarritako itxiera salatzeko

Abenduaren 12an hasi zuten greba mugagabea Leioako saltokiko 24 langileek, Gabonetako kanpaina hasi aurretik. Izatez, lan-karga eta mozkin handiko sasoia eta gero bota nahi du kalera plantilla osoa enpresak.
Joan den hilean esan zien zuzendaritzak, gutun bidez, denda zarratuko zutela. Kaleratze kolektiboa ustekabean harrapatu zuen plantilla eta enpresak oraindik arrazoirik eman gabe jarraitzen du. Gabonetako kanpainaren ondoren kaleratu nahi dituzte 24 langileak, urtarrilaren 15 eta 22 bitartean.
Greba mugagabeaz gain, mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute langileek.