Erandio eta Astrabuduako kiroldegietako langileek greban jarraitzen dute

2018/01/02
Erandio eta Astrabuduako kiroldegietako langileek greban jarraitzen dute
Jada 55 egun greban diraute langileek, lan baldintza duinen alde. Kiroldegiko erabiltzaile kaltetuei bideratutako oharra argitaratu dute.

Langileen oharra:

Erandio eta Astrabuduako kiroldegietako Bi Sport enpresako langileok 55 egun bete ditugu greba mugagabean gure lan baldintzak hobetu dituen hitzarmen bat lortzeko asmoz. Jakin badakigu kiroldegietako ekintzetan eragina izan duela grebak eta zinez sentitzen dugu. Ez da egoera erraza inorentzat, baina ez dugu beste aukerarik ikusi enpresarekin gure baldintzei buruz hitz egin ahal izateko.

Egoera hau ikusita, herritarren eta erabiltzaileen elkartasuna eskatzen dugu. Era berean, urtarrilaren 11n 12:00etan udaletxeko plazan egingo dugun kontzentrazioan parte har dezazuen eskatzen dizuegu.