Bigarren greba eguna Ibermátican

Ibermática informatika konpainiako ia langile guztiek egin dute bat bigarren greba egunarekin Donostia, Zamudio eta Gasteizko zentroetan, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko. Lan zentroetan egindako mobilizazioek ere jarraipen handia izan dute. Ostegunerako, azaroak 10, deitutako hirugarren greba egunari begira, mobilizazio gehiago antolatu dira.
Bizkaia: 7:30etik 10:00etara, Zamudioko Ibermática eraikinaren aurrean, eta 11:30etik 12:30era, Bilbon, Eusko Jaurlaritzatik Gran Via 30eraino (Kutxabank).
Gasteiz: 11:00etan Legebiltzarraren aurrean eta kalejira Foru Aldundira eta Gasteizko udaletxera arte.
Donostia: 7:30etik 9:30era Ibermática aurrean. 9:30etik 11:30era autoen karabana, eta 11:45etik 13:30era manifestazioa Amaratik Boulebarrera.