Derioko Eaton lantegia ixtearen aurkako mobilizazioek jarraitzen dute

2021/04/09
Eatoneko langileek elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean, Derioko lantegia ixteko zuzendaritzak duen asmoa salatzeko. Eaton Industries multinazionalak, material elektrikoaren ekoizleak, martxoaren 15ean jakinarazi zuen Derioko lantegian enplegu-erregulazioko txostena aurkezteko, egungo langile guztiak (37 langile) kaleratzeko eta, horrela, enpresa ixteko erabakia hartu zuela.

Zuzendaritzak antolaketa- eta ekoizpen-arrazoiak alegatu ditu, baina ELAk azpimarratu du ez dagoela arrazoi objektiborik hain neurri traumatikoa hartzeko. Era berean, ELAk erakundeei gogorarazi nahi die ezin direla enpleguaren itxieraren eta suntsipenaren konplize izan, eta deslokalizazioa lehengoratzeko neurriak hartzeko eskatu die.