Galdakaoko Coca-Colako langileek erosteko ahalmena galduko dute UGTk eta USOk sinatutako akordioaren ondorioz

2022/07/27
UGTk eta USOk Coca Colaren hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa sinatu dute, KPIa bermatzen ez duena eta Galdakaoko (Bizkaia) lantegiko langileak pobretuko dituena. ELAk ez du sinatu, langileek erosteko ahalmena galduko dutelako. Izan ere, aurreakordioak %3,5eko soldata-igoera baino ez du jasotzen 2021erako (2021eko KPI %6,5 izan zen); %4ko igoera 2022rako (une honetan, urte artekoa 10,2koa da); eta %4koa 2023rako.

ELAk deitoratu du enpresak, urtez urte, irabazi handiak lortzen dituela, langileak gero eta gehiago pobretzen dituen bitartean; hori guztia UGTren eta USOren onespenarekin. Sindikatu horiek ez zuten parte hartu Galdakaoko lantegiko ekoizpena gelditu zuten zortzi greba-egunetan.