ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta ENHE sindikatuek elkarretaratzea egin dute Iruran bi garraiolariren lan heriotzak salatzeko

2022/05/25
Istripu ez traumatikoen ondorioz bi garraiolari hil dira Zamudion eta Iruran. ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die langile horien senideei, gertukoei eta lankideei. Istripu ez traumatikoak lan istripuak direla salatu du. Lan baldintzak, presioak eta estresa funtsezko faktoreak dira istripu kardiobaskularretan, eta horiek bihurtu dira lan istripuen eragile handienetako bat.