GETXOKO LOREZAINAK
ELAk akordioa lortu du eta erosahalmena bermatuko da
ELAk eta Getxoko lorezaintza zerbitzua kudeatzen duen UTE Getxo Lorategiak enpresak akordioa lortu dute zerbitzuko langileen lan baldintzak hobetzeko. Soldatei dagokionez, 2024ean %2,75eko soldata igoera izango dute eta ezohiko paga bati dagokion %60 jasoko dute, eta 2025ean langile publikoentzat erabakitakoa handituko zaie soldata. Era berean, 2026ko urtarrilean soldatak eguneratuko dira 2024ko KPIaren arteko diferentziaren %50arekin. Horrela, erosahalmena bermatuko zaie.
Beste edukiei begira, hitzarmeneko edukiei eutsi zaie, grebaren helburua ere bazen hori eta. Izan ere, enpresak lanaldiaren kontaketa edo atsedenaldien inguruko baldintzak okertu nahi zituen.
Getxon 40 lorezain daude, eta apirilaren 2az geroztik zeuden greban. 106 greba egunen ondoren, orain bertan behera utzi dute greba.