LEIOAKO KIROLDEGIA
ELAk akordioa lortu du sektoreko hitzarmena hobetzeko

ELAk, ordezkaritzaren gehiagoarekin, eta Leioako kiroldegia kudeatzen duen Sport Studio enpresak akordioa lortu dute sektoreko hitzarmena hobetzeko. Urtean zehar, 56 langilek dihardute Leioako kiroldegian, eta 56 greba egun egin dituzte, ekainaren 7an UGT, LAB eta CCOO sindikatuek patronalarekin hitzarmen sektorial eskasa sinatu ondoren. Adostutako hobekuntzen artean, nabarmetzekoa da lan jardunaren murrizketa: 2026ren urtarriletik aurrera, urtean 1.592ko orduko lanaldia izango dute.
Era erean, baimenetan eta plusetan hobekuntza nabarmenak izango dituzte. Esaterako, igandeko plusagatik bost euro ordainduko zaizkie hurrengo urtean, eta 2026ean 10 euro. Jaiegunetako plusari dagokionez, %10 hobetuko zaie, eta klaseak prestatzeko plusa ere hobetuko zaie. Aipatzekoa ere bada urtean 18 orduko baimen ordaindua izango dutela aurrerantzean medikuarengana joateko edo 14 urte arteko edo medekotasuna duten senideei laguntzeko. Azkenik, lanportu hutsak betetzeko irizpideak ere adostu dira.
Gogora dezagun Bermeo, Elorrio eta Derioko kiroldegiek ere akordioa lortu dutela azken hilabeteotako grebei esker. Leioakoa da lortutako laugarrena, hitzarmen sektoriala sinatu zenetik. Gainera, egun Barakaldoko, Sopelako eta Bilbao Kirolak zerbitzuetako langileak greban daude, Leioakoek egin bezala, akordio propioa lortzeko.