Aerorecycling-ek euren eskubideak defendatzen dituen langileak kaleratu eta zigortzen ditu

2021/02/08
ELAk enpresa salatu zuen jazarpen sindikalagatik Lan Ikuskaritzan eta laulangile kaleratu eta beste hainbat zigortu ditu. Bien bitartean, eta egoeraren salaketa publikoa egiteko asmoz bilkurak deitu ditu euren lan zentroaren aurre aldean, ITP-n.

Duela urte beta pasa aukeratu zuten euren eskubideak defendatzeko ordezkari sindikala Zamudioko ITPn lanean ari diren Aerorecyclin International S.L. en presako langileek. Euren helburua zen eta da euren lan eskubideak defendatzea: aitortutako subrogazio eskubidea betetzea, lan hitzarmena errespetatzea eta lan osasunari dagokionez gutixeneko neurriak beteraztea. Enpresak baina muzin egiten dio bere ardurak bete eta legeak jasotako gutxieneko edukiak errespetatzeari eta mehatxu, kaleratze eta zigorren bidez egin die eraso langileei.

Aerorecycling International-ek erabakiak hartzen ditu eta ITP-k ontzat eman. Azken honek ez ikusiarena egiten du azpikontratetan pasatzen denarekiko eta ez zaizkio inporta bertan lan egiten dutenen baldintzak zein diren, nahiz eta bere ardura zuzena izan. ELAk jazarpen sindikala salatu eta langileen oinarrizko eta lan eskubideak betetzea exijitzen du.