Kamalazoo Productos de Oficina
ELAk eta LABek beste bi lanuzte deitu dituzte Galdakaoko enpresan

Langileen % 70 inguruk egin dute bat gaurko lanuztearekin.
ELAk eta LABek bi lanuzte deitu dituzte berriro martxoaren 17rako eta 24rako, bakoitza bi ordukoa: 11:30etik 13:30era, Kalamazoo Productos de Oficina SL enpresan, Galdakaoko Izaga industrialdean. Sindikatuek positibotzat jo dituzte orain arte egindako bi lanuzteak, eta % 70eko jarraipen zabala nabarmendu dute.
Enpresak egungo lan baldintzak hobetuko dituen Hitzarmen Kolektibo propioa negoziatzea aldarrikatzen dute langileek, orain arte Estatuko Hitzarmena aplikatzen baitzaie, langileak prekaritatera kondenatzen dituena. ELAk eta LABek salatu dute enpresak ez diola planteamenduari heldu nahi eta, horregatik, langileek mobilizatzen jarraituko dute hitzarmen duin bat lortu arte.