ELAk greba mugagabea deitu dute bihartik aurrera Zamudioko DHL Supply Chain enpresan, Euskaltelen zentro logistikoa

2022/01/25
Zamudioko DHL Suplly Chain enpresako langileek greba mugagabea hasi dute urtarrilaren 25ean. 20 langile ditu lantokiak, eta Euskaltelen zerbitzu logistikoa eskaintzen dihardu. DHLk duela gutxi jakinarazi zien langileei Euskaltelek zerbitzu logistikorako lotzen duen kontratua bertan behera uztea erabaki duela, eta bere asmoa deslokalizatzea eta zerbitzua Guadalajarara eramatea da. Horrek Zamudioko langile guztien enplegua suntsitzea ekarriko luke.

ELAk Euskaltelen jarrera salatu du. Aspaldidanik pribatizatutako enpresa batez ari gara, espekulatzaileentzako produktua izan dena, eta orain ikusten dugu nola aurreztu nahi dituen kostuak, prekarizatu lan baldintzak, eta gure herrialdean enplegua suntsitu nahi duen bere zerbitzu logistikoa deslokalizatuz. Hori guztia MAS MOVIL akziodun berriaren mozkinak maximizatzeko logikaren barruan.

Horregatik guztiagatik, ELAk greba mugagabea deitu du, eta Euskalteli eta DHL enpresari eskatzen die langile guztien enplegua eta lan baldintza duinak bermatu ditzala.