MECANER (URDULIZ)

ELAk Mecanerren bideragarritasuna defendatuko du

2024/03/13
Martxoaren 12an Mecaner enpresako enplegu erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia hasi zen. Stellantis taldeak 148 langile kaleratu nahi ditu Urdulizko lantegia deslokalizatuz. Irailaren Mecanerrek enpresaren itxieraren erabakiaren berri eman zuenetik ELA proiektuaren bideragarritasuna defendatzen ari da; 2022an 600.000 euroko irabaziak izan zituen enpresak. Kontsulta-aldiaren hasieran enpresak argudiatzen du arrazoiak produktiboak, antolamenduzkoak eta ekonomikoak direla.

Aurkeztutako dokumentazioaren lehen azterketa egin ondoren, ELAk argi du ez dagoela erabakia justifikatzen duen arrazoirik. Stellantis taldeak 18.000 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan zituen, eta horrek argudio ekonomikoak bertan behera uzten ditu. ELAk sindikalki eta juridikoki defendatuko ditu lanpostuak, erabaki bidegabe eta justifikatu gabe baten aurrean.