DIVIPA (DERIO)

ELAk mobilizazioak iragarri ditu lantegiaren deslokalizazioa eta itxiera gelditzeko

ELAk mobilizazioak iragarri ditu lantegiaren deslokalizazioa eta itxiera gelditzeko
Fedrigoni multinazionalaren erabakiak arriskuan jarri ditu 56 lanpostu.

Fedrigoni talde multinazionalak DIVIPAren jarduera deslokalizatu eta Derioko lantokia itxi nahi du. Horrek kolokan jarriko luke 56 langileren etorkizuna. Material autoitsaskorrak garatzen, ekoizten eta banatzen dituen enpresa da.

ELAk uste du legez kanpoko erabakia dela eta deitoratu du Bizkaiko industria sarearen parte den lantegi baten galera litzatekeela. Horregatik, itxiera gelditzeko mobilizazioak iragarri ditu.