LURAUTO LEIOA (BMW)

Elkarretaratzea soldaten ordainketen etengabeko atzerapenak salatzeko

Elkarretaratzea soldaten ordainketen etengabeko atzerapenak salatzeko
Lurauto enpresako langileek, Leioako BMW markaren kontzesionario ofizialean, 30 minutuko elkarretaratzea egin dute gaur enpresaren instalazioen aurrean, soldatak berandu ordaintzen dizketela salatzeko.

Azaroaren 30etik, Lurautoko langileak enpresaren aurrean protestak egiten ari dira, enpresaren jarrerak sortzen duen kaltea salatzeko. Langileek ohartarazi dute azken hilabeteetan behin eta berriz errepikatu den egoera honek kalte ekonomiko eta pertsonal larriak eragiten dizkiela. Era berean, gogorarazi dute nominak garaiz ordaintzea edozein enpresaren oinarrizko betebeharra dela, eta ez betetze horrek langileen oinarrizko eskubideak urratzen dituela.

Mobilizazio honekin, langileek zuzendaritzari eskatu diote berehala amai dezala praktika horrekin eta soldaten ordainketa erregularra eta garaizkoa bermatu dezala. Halaber, plantillak iragarri du mobilizazioei jarraipena emango diela datorren urriaren 17ra arte. Egoera konpontzen ez bada, ELAk ez du baztertzen hurrengo asteetan mobilizazioak eta presio neurriak areagotzea.