MECANER (URDULIZ)

Enplegu erregulazioko espedientearen prozesua bertan behera geratzea eskatuko du ELAk

2024/03/05
Mecanerreko enplegu erregulazioko espedienterako negoziazio mahaia eratu da. Martxoaren 12an egingo da lehen bilera, eta ELAk berriro gogoraraziko du Stellantis irabaziak dituen multinazional bat dela, eta Mecaner bideragarria dela; beraz, itxiera justifikaziorik gabekoa da.

Martxoaren 12ko Mecanerreko EEEaren lehen negoziazio bileran, ELAk berriro jarriko du mahai gainean ez dagoela legezko justifikaziorik Stellantisek, Mecanerren multinazional jabeak, Urdulizko lantegia ixteko. Automobilgintzako enpresak fabrikako 148 langileak kaleratu nahi ditu legezko argudiorik eta alternatibarik aurkeztu gabe, Mecaner deslokalizatzeko helburu bakarrarekin.

ELAk salatu du, sindikatuak ahaleginak egin arren, arduradunak ez direla langileen ordezkariekin harremanetan jarri, eta ia sei hilabetez agerian utzi du enpresak ez duela negoziatzeko borondaterik, ezta kaleratzeak saihesteko asmorik ere.

Mecaner enpresa bideragarria da. Hala erakusten dute datu ekonomikoek: 600.000 milioiko irabaziak izan ditu azken urtean. Beraz, itxiera justifikatu gabe dagoenez, ELAk enplegu erregulazioko espedientearen prozesua bertan behar uztea eskatu du Mecanerren.

ELAk argi du ezin dela 148 langileren kaleratzea onartu enpresak etekinak dituenean. Egoera horren aurrean, ELAk greba mugagabea defendatzen jarraituko du, Mecanerreko langileentzat bermeak eskatzeko; 26 greba egun egin dituzte dagoeneko. Eta Eusko Jaurlaritzari eta gainerako erakundeei eskatzen die Mecanerren defentsan inplikatzeko.