Termopan (Mungia)
Enpresa itxi nahi dute, arrazoi ekonomikoak argudiatuta

Termopoan uztailean sartu zen hartzekodunen konkurtsoan; orain, lantegia itxi nahi duen enplegu-erregulazioko prozesua hasi berri du. Enpresak labe industrialak ekoizten ditu, eta gaur egun 54 pertsona ditu plantillan
Enpresak hilabeteak daramatza soldatarik ordaindu gabe eta benetako lana emateko betebeharra bete gabe. ELAk gardentasuna eskatu du Enplegu-Erregulazioko Espedientearen (EEE) negoziazio-mahaian, eta dagokion merkataritza-taldeko enpresen kontu ekonomiko guztiak aurkeztea.
Azken urtean 30 pertsonak baino gehiagok utzi dute lanpostua, hilaren amaierara iristea oso zaila zelako, Termopanek ez zuelako soldatarik ordaintzen. Enpresak erabateko arduragabekeriaz jokatu du, eta ELAk jarduera hori EEEren negoziazio-mahaian argitzea eskatuko du.