Erandio eta Astrabuduako Bi Sport enpresako langileak 100 egun greban

2018/02/14
Erandio eta Astrabuduako Bi Sport enpresako langileek larunbat honetan 100 egun bete dituzte greban eta gaur prentsaurrekoa egin dute. Bertan enpresak negoziatu nahi ez duela salatu dute.

Bi Sport enpresa Erandio eta Astrabuduako kiroldegietan kirol jarduerak eta zerbitzuak prestatzen ditu adjudikazio baten bitartez.

Pasa den azaroaren 10ean greba mugagabea hasi zuten, lan baldintzak duindu eta hobetu ahal izateko eta beraz, zentruko hitzarmena eskatu eta defendatzeko.

10 hilabete egon ziren greba hasi baino lehen enpresarekin negoziatu nahian, eta enpresaren jarrera ikusita ezinezkoa bihurtu zen negoziazioa. Hamar hilabetetan bi bilera besterik ez ziren egin, eta enpresak ez zuen proposamenik jarri ezta negoziatu langileekin. Udaletxeari ere, bai kirol zinegotziari bai udaletxeko arduradunei, bilera eskatu zieten. Kirol zinegotzia langileekin batu zen, hitz onak esanez, besterik ez, eta udaletxeko arduradunek ez zieten bilerarik eman.

Pasa den azaroaren 10etik, larunbatean 100 egun greba beteko dituzte. 100 egun greba zentruko hitzarmena lortzeko. Ez da egoera erosoa Erandio eta Astrabuduako biztanleontzat. Egun asko drta kiroldegietan zerbitzurik gabe.

Zein da egoera? Batek lan baldintzak erabakitzen eta pliegoetan esartzen ditu. Besteak lan baldintza horietatik nahi dituenak betetzen ditu, lehenengoaren ongi ikusitarekin. Eta erdian, langileok, lan partzialak jasaten, ordu konplementarioak,bakoitzaren poltsikotik orduak jartzen jarduerak prestatzeko, bakoitzaren poltsikotik formakuntza ordaintzen… Negozio hutsa batzuentzak, lan prekarioa besteontzat.

Hilabete hauetan izan diren bileratan, 15-16, zenbaki kopuru jarrantsitzua, langileok eskatzen zituzten puntuetatik bat ere ez dute negoziatu nahi izan, langileon eskaera ez da kontutan hartu, eta beraz, bilerak biztanleak lasaitzeko, irudi bat emateko besterik ez dira egin.

Udaletxeak eta enpresak, biak, eskutik doaz gatazka honetan, beraien interesak defendatzen dituzte, enpresarenak. B iztanleak eta langileok jasaten ari diren egoera ez dute kontuan hartzen.

Langileon ordezkariak, sindikatuko ordezkariak negoziazio mahaiatik era atera dituzte, ez dituzte mahaian nahi, eta sindikatuko arduradunak datozen bileratan ez dutela parte hartuko. Ez direla sindikatuarekin eta bere arduradunekin bilduko. Langileok hautatutako ordezkaritza ez dute onartzen, eta beraien pentsaera eta ezezkoa inposatu nahi digute.

Egoera honen arduradunak bai enpresa bai udaletxea, baino ez dezagun ahaztu, kirol zerbitzuaren arduraduna udaletxea dela, eta enpresa pribatuen eskuetan zerbitzua udaletxeak jartzen duela.

Langileok hasieratik eskatzen zituzten puntu berdinak eskatzen ditugu:

  • Zentruko hitzarmen propioa
  • Urteko lan orduan murrizketa
  • Egiten diren ordu konplementarioak gure lan orduan kontsolidatu, lan portzentajea handitzeko, nahiz eta ordu partzialetan jarraitu.
  • Klaseak prestatzeko jarri behar dutebndenbora ordaintzea
  • Euskara eta kirol zerbitzuetarako formakuntza izatea.
  • Igande edo jai egunetan lan egin behar dutenentzat plus bat
  • Soldataren igoera KPIa + 2 aplikatuz.
  • Lan erreformari aurre egiteko klausulak…

Politikariek eta enpresek langileen eskaera eta lan baldintzak kontutan hartzen ez dituzten bitartean eta benetako negoziazioa onartzen ez duten bitartean, Bi Sport enpresako langileek greban jarraituko dute.

Zentruko hitzarmea nahi dutelako. Negoziatu nahi dutelako.