Erandio eta Astrabuduako Bi Sport enpresako langileek Bilbora eraman zituzten euren aldarrikapenak

2018/03/04
Erandio eta Astrabuduako kiroldegietako Bi Sport enpresako langileek 115 egun bete dituzte greba mugagabean lan baldintzak hobetzen dituen hitzarmen bat lortzeko. Egoera honen aurrean, oinezko martxa egin dute Astrabuduako Josu Murueta Plazatik Bilboko Areatzara.

Bi Sport enpresa Erandio eta Astrabuduako kiroldegietan kirol jarduerak eta zerbitzuak prestatzen ditu adjudikazio baten bitartez.

Pasa den azaroaren 10ean greba mugagabea hasi zuten, lan baldintzak duindu eta hobetu ahal izateko eta beraz, zentroko hitzarmena eskatu eta defendatzeko.

10 hilabete egon ziren greba hasi baino lehen enpresarekin negoziatu nahian; enpresaren jarrera ikusita, ordea,ezinezkoa bihurtu zen negoziazioa. Hamar hilabetetan bi bilera besterik ez ziren egin, eta enpresak ez zuen proposamenik jarri ezta negoziatu langileekin. Udaletxeari ere, bai kirol zinegotziari bai udaletxeko arduradunei, bilera eskatu zieten. Kirol zinegotzia langileekin batu zen, hitz onak esanez, besterik ez, eta udaletxeko arduradunek ez zieten bilerarik eman.

Pasa den azaroaren 10etik, 100 egun greba beteko dituzte. 100 egun greba zentroko hitzarmena lortzeko. Ez da egoera erosoa Erandio eta Astrabuduako biztanleontzat. Egun asko dira kiroldegietan zerbitzurik gabe.