MECANER

Greba eta manifestazioa, Urdulizko (Bizkaia) lantegiaren bideragarritasuna aldarrikatzeko

2023/10/11
Urdulizko (Bizkaia) Mecaner enpresako langileek erabateko babesa eman diote bigarren greba egunari. Stellanis taldeak lantegia deskolazitzea erabakia du, lantegia ekonomikoki bideragarria den arren. Horrek enpresa ixtea eta lanpostuak suntsitzea eragingo luke. Enpresari azalpenak eskatu bazaizkio ere, ez du inongo argudiorik eman. Gauzak horrela, langileek manifestazioa egin dute Bilbon, Moyuatik Eusko Jaurlaritzaraino, bertan bilera egin baitute Industria Sailarekin, lantokiaren egoera aztertzeko. ELAk gogor kritikatu du 2022an etekin handiak lortu zituen enpresa batek, orain 148 lanpostu suntsitu nahi izatea, erakundeek beste alde batera begira daudela. Horregatik, erakundeei dei egin die langileak eta lanpostuak defenda ditzaten.

Era berean, ELAk enpresa ixtearen eta enplegua suntsitzearen aurka mobilizatzearen alde egiten jarraitzen du, eta greba defendatzen du Mecanerreko langileen eskubideak defendatzeko tresna gisa.