Gure lanak ez du berdin balio? Garbiketa borrokan

2019/06/13
Aldarrikapen honekin egiten dugu deialdia ELA sindikatutik, Mungiako udalak kontratatuta dituen eraikin eta lokalen garbiketaren sektorean.

ELAtik Mungiako udalarekin jarri gara harremanetan lokal, kiroldegi eta eskolak garbitzen dituzten emakumeen desberdintasun eta prekarietate egoerak aldatzeko. Organizaziotik detektatu ditugun punturik garrantzitsuenak soldata arrakala eta langileriaren %97emakumea delarik, %74ak lanaldi partzialak dituztela.

Baldintza-agiri berrien eraketan, politikoen aldetik, prekarietate egoera hau aldatzeko interes gutxi ikusi dugu, horregatik langileek ekainaren 14an 11:30etan eta 17:00etan, Matxin Plazan (Udaletxe aurrean) mobilizazioak egitea erabaki dute.

Gure ustetan, entitate publikoak duten botere posiziotik, udaletxeetatik kontratatuta dauden sektore feminizizatuen prekarietate egoera aldatzeko lan egiteko ahalmena eta obligazioa dute.

Denon lana da gizarte justu eta berdintsuagoa lortzea. ELAtik helburu hori lortzeko egunero lan egiten dugu.