Hezkuntza Saila eta EHUren zentroetako azpikontratatutako garbitzaileek euren hitzarmenaren negoziazioa abian jartzea exijitzen dute

Aldarrikapenei dagokienez, urtean 2.200 eurokoa den lanaldi plusaren ordainketa eskatzen dute, hau da, EHUren plantillan diren garbitzaileek kobratzen duten plus bera. Teorian enpresek eta Eusko Jaurlaritzak ekiparazio hori eman behar dela onartzen badute ere, praktikan enpresek ordaintzeari uko egiten diote, soldata igoerak gauzatzeko marjina ez dutela argudiatuta, nahiz eta langileen kontratuak berrizterakoan a la baja egin duten.
Salatu dutenez, momentu honetan 2019ko igoera ere ez dute eskaintzen (2,25%-2,5%). Lan kargak, ordea, handitu dizkiete. “Euren poltsikoak betetzen ari dira gure esfortzuari esker eta gure duintasuna zapalduz”.
Gauzak horrela, ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOek mobilizazio berriak egingo dituztela iragarri dute. Enpresek negoziazio seriori muzin egiten jarraitzen badute, greba egiteko aukera ere mahai gainean dela baieztatu dute.