Istripu hilgarria Mungiako Thyssenkrupp Materials lantegian

2019/07/22
Mungiako Thyssenkrupp Materials enpresan lan egiten zuen eta Sukarrietan bizi zen behargin bat zendu zen uztailaren 23an karretilla batek harrapatua. Oraindik ez da gertatutakoa argitu. 2019.urtea hasi denetik Hego Euskal Herrian 29 behargin hil dira dagoeneko lan istripu baten ondorioz. ELAk bat egin du langileek uztailaren 22rako deitutako lanuztearekin eta ordubeteko elkarretaratzearekin.

Lehenik eta behin senide eta lagunei doluminak eman nahi izan dizkie ELAk, baita prekaritatearen eta ezbehar kopuruaren igoeraren larritasuna salatu ere. ELAk azpimarratu duenez, prekaritatea eta irabazi gehiago izateko enpresen nahiak ez dute lan segurtasuna bermatzen, eta horregatik, hain zuzen ere, lan istripuak gero eta gehiago dira.