ITPk proposatutako 194 kaleratzeei erabateko gaitzespena

2020/09/16
ELAren ustez, azken urteetako irabaziak kontutan izanda lotsagarria da enpresak egindako eskaera. Horregatik irailaren 17rako deitutako greba egunak indarrean jarraitzeaz gain, sindikatuak ez du baztertzen mobilizazioak indartzea.

Kaleratzeak modu kolektiboan gauzatzeko eratu den mahai negoziatzailean, ELAk berriz azpimarratu du zein den bere jarrera: negoziazioa Estatu mailan egitea erabaki izanaren (Zamudio, Aljavir eta Alcobendaseko lan zentroen etorkizuna erabakiko da hala) eta kaleratzeak gauzatu nahiaren kontra dago sindikatua. Enpresak, antolakuntza eta arrazoi produktiboak argudiatuta, Zamudion 194 langile kaleratzea proposatzen du.

Enpresak emandako informazioa aztertu behar bada ere, ELArentzako lotsagarria da ITPk eskatzen duena. Horregatik datozen 3 egunetarako greba deialdiak mantentzen dira (irailak 17, 22, 24), mobilizazio berriak deitzea baztertu gabe.