ITP-Zamudioko greba aurrera doa enpresak ERTEa negoziatzen jarraitzen duelako ordezkari sindikal asko konfinatuta badaude ere

2020/10/01
Langileak kezkatuta daude enpresaren kutsatze gehiago egon daitezkeelakoan, eta haserre konpainiako kaleratzeen planteamenduagatik; izan ere, enpresak 197 lagunen kaleratze kolektiboa negoziatzen jarraitzen du, nahiz eta Zamudioko negoziazio-mahaiaren ordezkaritza sindikala konfinatuta egon, koronabirus bidezko kutsatzeen ondorioz. Greba deialdiarekin jarraitzearen alde agertu da langileen gehiengoa baina mobilizazioak bertan behera uztea erabaki dute, erantzukizunez jokatzeko.

"Enpresaren jarrera ankerrak eta negoziazioan izandako jarrerak" greba deialdiari eustera behartzen du ITP-Zamudioko Enpresa Batzordea, nahiz eta, erantzukizunagatik, programatutako mobilizazioak baliogabetu. Izan ere, une honetan langile batzuek positibo eman dute COVID-19gatik, eta gainerakoak negatiboaren baieztapenaren zain daude, PCRko bigarren proba baten bidez.

Gauzak horrela, ELAk salatu du lan-erregulazioko espedientearen hirugarren bileran enpresak 194 kaleratzeen alde egiten jarraitzen duela. Sindikatuak bidegabetzat jo du edozein kaleratze, izan ere, jasotako agiriekin, oraindik ez du behar hori justifikatu. Egoera horri aurre egiteko kaleratzeak egitea baino aukera gehiago daudela ziurtatu du ELAk. Horregatik, informazio gehiago eskatu zuen enpresak bere asmoa justifika zezan, eta aldi baterako kontratua duten langileen eta talent langileen enpleguari eustea eskatu zuen, eta, aldi berean, beharrezkotzat jo zuen orain arte egon den erretiro partzialen plana.

Hurrengo negoziazio-bilera irailaren 5ean izango da, eta ELAk greba-deialdi berriak proposatuko dizkie gainerako sindikatuei, ezinbestekotzat jotzen baitu enpresaren asmoen aurka modu aktiboan borrokatzea.