Erandio Bus

Langile bati ukatu diote errelebo kontratuaren bitartez erretiroa hartzeko eskubidea

2024/01/16
Transitiak, Erandioko Udalaren autobus zerbitzua kudeatzen duen enpresak, erretiro partziala ukatu dio legeak ezarritako baldintzak betetzen dituen 63 urteko langile bati. Legeak jasotzen duenaren arabera, errelebo kontratuaren bitartez erretiroa hartzea eskubidea dauka; enpresak, ordea, ukatu dio. Gauzak horrela, ELAk salatu du Transitiak eragotzi duela belaunaldi erreleboa eta zerbitzuko erreleboa, inolako justifikaziorik gabe. Bitartean, Udala, zerbitzuaren arduraduna eta finantzatzailea, beste aldera begira dago. ELAk udalen, alegia, zerbitzuaren arduradun nagusien jarrera deitoratu du. "Zerbitzua okertzen ari da, murrizketak daude eta lan baldintzak izozten dituzte eta udalek hori guztia ahalbidetzen dute", dio. Sindikatua Erandioko Udaleko arduradunekin harremanetan jartzen saiatu, baina ez du erantzunik jaso. Langilea bera alkatearekin bildu da konponbide bat bilatzeko, baina ez du erantzunik jaso. "67 urtera arte gidari lanetan egotera kondenatu nahi dute", salatu du ELAk.

Sindikatuaren ustez, enpresa nahita ari da zerbitzua okertzen eta langileen oinarrizko eskubideak urratzen. Gainera, Erandioko ez da Transitiak bizi duen gatazka bakarra, Barakaldoko KBUSen eta Bilbobusen ere gatazkak baititu.