Mecaner (Urduliz)

Langile guztiek egin dute greba fabrika deslokalizatzeko erabakiaren aurka

2023/10/19
Mecanerreko laugarren greba egunak %100eko jarraipena izan du. Langile guztiek bat egin dute deialdiarekin, Stellantis Taldeak Urdulizko fabrika deslokalizatzeko hartutako erabakiaren aurka. Langileek manifestazio batean parte hartu dute, Bilbon, Jesusen Bihotzetik Bizkaia plazaraino, eta bertan bilera bat izan dute Industria Sailarekin fabrikaren egoerari aurre egiteko asmoz.

ELAk deitoratu du Stellantis Taldeak, 16.000 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan eta gero, Mecaner itxi nahi izatea. Horregatik, euskal erakundeei eskatu die defendatu ditzatela suntsitu nahi dituzten lanpostuak.

Era berean, sindikatuak mobilizazioaren aldeko apustua egin du Stellantis taldearen erabakiaren aurka, eta greba aldarrikatu du langileen eskubideak defendatzeko.