MECANER (URDULIZ)

Langileek alderdi politikoei erakutsi diete enpresa bideragarria dela

2023/10/26
Mecanerreko langileen %100ak bat egiten du seigarren greba egunarekin; horrek erakusten du langileak euren lanpostuen alde borrokatzeko eta enplegua defendatzeko gogoz daudela. Mobilizazioen helburua Stellantis taldeak planteatutako deslokalizazioari aurre egitea da.

Mecanerreko langileek manifestazioa egin dute gaur Eusko Legebiltzarren aurrean, eta talde politiko guztiei azaldu diete euren egoera, Voxi izan ezik. Bilera horietan gogorarazi diete Mecaner enpresa bideragarria dela, datu ekonomikoek erakusten duten bezala. Azken urtean Mecanerrek 600.000 eurotik gora lortu ditu.


ELAk erakundeei eskatu die ez uzteko Stellantisek Mecanerren itxiera burutu dezan; ezin da onartu Stellantis bezalako talde batek laguntza publikoak jasotzea 148 pertsona kaleratzea planteatzen duen bitartean. ELAk Mecanerreko enplegu- eta lanpostuen alde mobilizatzen jarraituko du. Gainera, sindikatuak greba aldarrikatu nahi du Mecanerreko langileen eskubideak defendatzeko tresna gisa.