MECANER (URDULIZ)
Langileen gehiengo nabarmenak bat egin du grebaren hamabigarren egunean

Mecanerreko langileek beste greba egun bat egin dute Stellantis taldeak Urdulizko lantegia ixteko iragarritako erabakiaren aurka.ELAk eta CCOOk deitutako grebaren jarraipen zabalak fabrikaren ekoizpena geldiaraztea lortu du, Urdulizko fabrika deslokalizatzeko saiakeraren aurka protesta egiteko beste greba egun batean. Greban dauden langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean.
Mecanerreko langileek ez dute onartzen fabrika deslokalizatzea. Ezin da onartu mozkinetan 16.700 milioi euro baino gehiago dituen munduko automobil talde handienak Mecaner-Urduliz bezalako lantegi bat deslokalizatzea, 2022an 600.000 euroko irabaziak izan baitzituen.
ELAk uste du Mecaner enpresaren Urdulizko lantokia bideragarria dela, enpresaren onurek hala erakusten baitute, eta ezin direla 148 pertsona kalean utzi. Horregatik, erakundeei eskatzen die lanpostuak mantentzeko eta Mecaner defendatzeko.
Azkenik, ELAk greba aldarrikatzern du Mecanerreko langileen eskubideak defendatzeko tresna gisa, eta Urdulizko lantegia salbatzeko borrokan jarraitzearen alde egin du.