MUNGIAKO HONDAKINEN BILKETA
Lortutako akordioak % 38,7ko soldata-igoera dakar
2023/11/24

2023ko maiatzaren 6tik greba egiten ari ziren Mungiako hondakinak biltzeko langileek greba amaitzeko akordioa lortu dute. Akordioak % 38,7ko soldata-igoera dakar, aurreko soldata-taulen aldean.
Horrez gain, hemendik aurrera, asteko lanaldia ordubete gutxiago izango dute, eta astean bi atseden-egun jarraian, horietako bat beti asteburuarekin batera. Opor egunak eta antzinatasuna ere igo egin dira. Gainera, aldi baterako ezintasunagatiko osagarriak hobetu egin dira kasu guztietan (gaixotasun arrunta, istripua edo laneko gaixotasuna).