Matriceria Deusto eta GTSko plantillek greba mugagabea hasi dute beren enpleguen alde

2020/10/09
Matriceria Deusto eta GTSko langileek greba mugagabea hasi dute gaur beren enpleguak eta Bizkaiko Matrizegintza sektorearen etorkizuna defenditzeko, Gestamp taldeak bi lantegiak ixteko asmoa berretsi ostean. Hala eginez gero, 230 zuzeneko langile eta beste horrenbeste zeharkako langile kaleratuko lituzkete.

Gestamp enpresaren zuzendaritzarekin izandako azken bileran, bi lantegietako batzordeek eskatu zuten taldeak sinatutako akordioak betetzeko eta, ondorioz, itxiera-espedienteak kentzeko.
Halaber, 2019an Taldearen mozkinak 211 milioi eurora iritsi zirela gogorarazi zuten, eta, beraz, lan-karga duten enpresak ixtea justifikaziorik gabekotzat jo zuten.