METRO BILBAO

Metro Bilbaon izandako eraso berria gaitzesteko bilkura

2023/03/31
Metro Bilbaoko langileak Neguriko geltokian elkartu dira Metroko langileen kontra izandako eraso berria gaitzesteko. Martxoaren 29an Neguriko geltokiko ikuskatzaile bat erasotua izan zen; azkenaldian hamaika izan dira bezeroen gutxiengo batek langileen aurka egindako irainak, mehatxuak eta erasoak.

ELAk sektorean duen arduradun Gaizka Miguelek lankideekiko lankidetza eta errespetua eskatzen du, “Metro Bilbao erabiltzen duten pertsonen % 99k egiten duen bezala. Ezin dugu onartu gutxiengo baten jarduerek gehiengo handi baten portaera egokia lausotzea eta eskaintzen dugun zerbitzua eta arreta kaltetzea. Metro Bilbaoko langileak erabiltzaileei laguntzeko eta arreta profesionala emateko daude, 25 urtez baino gehiagoz frogatu duten bezala”.

Miguelek dituen ardurak bere gain hartzeko eskatu dio zuzendaritzari. “Arazo estrukturala da, eta ez koiunturazkoa. Metro Bilbaoko zuzendaritzari eskatzen diogu eskura dauden bitartekoak modu egokian kudea ditzala, hau da, lanera datozen langileak babes ditzala”.