Mungiako San Jose Etxe-Alai egoitzako langileek 5 gerokultoreren kaleratzea salatu dute

2021/04/09
Mobilizazioek jarraitzen dute Mungiako San Jose Etxe-Alai egoitzan, 5 gerokultoreren kaleratzea salatzeko. GESCA patronaleko kide den Urgatzi enpresak antolaketa- eta/edo ekoizpen-arrazoiak alegatu ditu, egoitzaren okupazioak behera egin duelako eta zentroaren finantza-aurrekontuan desoreka dagoelako. ELAren ustez, ordea, erabaki onartezina da, eta are gehiago, pandemia betean. Horregatik Mungiako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta San Jose Etxe-Alai Fundazioari Kaleratutako langileak berriz onartzea eta pertsonen zaintza eta bizitza negozioaren eta enpresa-etekinen gainetik jartzeko exijitzen die.

Gauzak horrela, ELAk erakundeetako arduradun batzuen hizkera bikoitza salatu du; batetik, gure adinekoen zainketen garrantziaz hitz egiten dute, eta, bestetik, langileak kutsatzeen erruduntzat jotzen dituzte, edo kaleratu egiten dituzte, aspaldi erabaki zutelako pribatizazioaren eta lan-prekarietatearen alde egitea, eta batzuek negozioa egiten dutelako zerbitzu publiko horrekin.