Otis Zardoiako langileek aberastasuna banatuko duen enpresa hitzarmena exijitu dute Bilbon egindako manifestazioan

2021/03/11
Otis Zardoiako igogailu enpresako langileek manifestazioa egin dute Bilbon, enpresak kaleratutako azken kaleratzeak salatzeko eta enpresa hitzarmenaren negoziazioa eskatzeko. Adierazi dutenez, 64 bilera egin ostean, zuzendaritzak agerian utzi du ez duela inolako borondaterik enpresan sortzen den aberastasuna banatuko duen hitzarmen bat adosteko.

Otis Zardoiako langileek zuzendaritzak egindako azken kaleratzeak salatu dituzte Bilbon, eta, aldi berean, enpresako hitzarmenaren negoziazioa eskatu dute. Zuzendaritzak enpresan sortutako aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmen bat negoziatzeari uko egiten diola ziurtatu dute.

ELAk enpresaren jarrera gaitzetsi du eta langileei dei egin die mobilizatzen jarrai dezaten, lanpostuak eta lan-baldintza duinak defendatuz.